Balantzea

Entradilla

335.000 pertsonek Euskotren aukeratu dute Bilboko Aste Nagusian mugitzeko

Body

Aurtengoan ere Euskotreneko trenak eta tranbiak oso erabiliak izan dira Aste Nagusiko bederatzi egunetan; dena den, astearen hasierako metereologia kaskarraren eraginez, jaira etorri diren pertsonen kopurua txikiagoa izan da eta ezin izan da iazko kopuruetara iritsi.
 

TRENA
Hain zuzen, 263.855 pertsonek erabili dituzte Euskotreneko trenak abuztuaren 17tik 25era.

Jende gehien jaso den eguna hilaren 23a, ostirala, izan da. Egun horretan 34.343 bidaiari erregistratu dira, eta, horren ostean, hilaren 22a, osteguna eta hilaren 24a, larunbata. Jaiaren lehenengo hiru egunek, ostera, jende gutxiago jaso dute, batez ere, eguraldi kaskarraren ondorioz.

Zazpikaleak/Casco Viejo geltokira iritsi diren bidaiari gehienak 3. lineako gainontzeko geltokietatik etorri dira. E3 (Txorierri) lineako geltokietatik hurrenak, eta bidaiari kopuru gutxiagorekin E1 eta E4 lineetakoetatik.

Aurreko urteotan bezala, jaiaren erdigunean dagoen Zazpikaleak/Casco Viejo da gehien erabili izan den geltokia, 209.167 balioztapenekin. Horren ostean Zurbaranbarri (37.667), Otxarkoaga (37.214) eta Uribarri (32.568) daude.


TRANBIA
Bilboko tranbian 70.800 bidaia erregistratu dira, hau da, 2018ko Aste Nagusian baino  % 2,3 gehiago. Pío Baroja izan da gehien erabili den geralekua (11.416 bidaiari). Erabilera handieneko egunak abuztuaren 21a eta 22a, asteazkena eta osteguna, izan dira, 10.508 eta 9.435 pertsonek hurrenez hurren.

Euskotrenek programatu duen etengabeko zerbitzuen eskaintza zabalaren erantzuna izan da lortutako bidaiari kopurua: guztira 809 tren eta 378 tranbia zerbitzu gehigarri eskaini dira eta ohikoa baino 360 pertsonatik gora aritu dira lanean.

Garrantzitsua da adieraztea Aste Nagusian ez dela gorabehera aipagarririk gertatu; horren ondorioz, Euskotrenek bere esker ona helarazi nahi die erabiltzaileei eta planteaturiko zerbitzua ematea bideragarri egin duten langileei, garbiketa eta zaintzako langileak barruan daudela.