Autobusak / Bizkaia: ibilbide aldaketa Plentzia eta Gorliz artean
Gorlizko Andra Mariko jaiak direla eta, igandean, abuztuak 4, Mungia Bidea kalea trafikora moztu egingo da noranzko bietan, 10:00etatik zerbitzua bukatu arte. A 3451 Areeta - Armintza eta A 3499 Plentzia– Gorliz lineetako geraleku batzuk zerbitzurik gabe geratuko dira:
GORLIZ-PLENTZIA NORANZKOA
• Portua (areatza kl)
• Plentziako biribilgunea
• Mungia Bidea, 14
PLENTZIA-GORLIZ NORANZKOA
• Mungia bidea, (12. zenbakiaren aurrean)
• Plentziako biribilgunea
• Portua (areatza kl)
Ordezko geralekua
• Mungiako autobusaren Bizkaibuseko geralekua
Informazio gehiago Bizkaibuseko Bezeroenganako Arreta zerbitzuan: 946125555.