Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: abuztuaren 1etik 31ra, udako ordutegia

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, datorren ostegunean, abuztuaren 1ean, Debabarrenan eta Urola Kostan Lurraldebuseko autobus lineetako ordutegia aldatuko du, horrela eskaintza abuztuan zehar dagoen eskaerari egokituz.

Debabarrenan eta Urola Kostan Euskotrenek kudeatutako lineak honako hauek dira:

DEBABARRENA

•    DB01 Eibar-Elgeta.
•    DB02 Ermua-Donostia.
•    DB03 Lekeitio-Donostia
•    DB04 Mallabia-Deba-Ondarroa.
•    DB05 Ondarroa/Mutriku-Deba-Zumaia.
•    DB06 Soraluze-Ondarroa.
•    DB44G Mallabia-Deba-Ondarroa (Gauekoa).


UROLA KOSTA

•    UK07 Aizarnazabal-Zumaia-Zestoa.
•    UK08 Zarautz-Aia-Orio.
•    UK09 Zumaia-Donostia (N-634).
•    UK10 Zumaia-Donostia (AP-8 Zarautzetik).
•    UK11 Zumaia-Donostia (AP-8 Oriotik).
•    UK49G Zumaia-Donostia (Gauekoa).

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia, konpainiaren www.euskotren.eus webgunea eta twitterreko @euskotrenEJGV gunea ere daukate. 
 

Archivo adjunto