Lurrun trena

Entradilla

Burdinbidearen Euskal Museoak asteburuan lurrunezko hiru tren jarriko ditu zirkulazioan

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, lurrunezko 3 tren zirkulazioan jarriko ditu asteburuan.
Tren horiek Museotik (Azpeitia) Lasaora honako irteera ordutegia izango dute:


•    Larunbata, abuztuak 24: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandea, abuztuak 25: 12:30ean.

Museoko instalazioen irekiera ordutegia honako hau da:
•    Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.

Lanegunetako diesel trenen zerbitzua
Horrez gain, abuztuan egunero diesel trakziozko bi tren zirkulatzen dute, lanegunetan asteartetik ostiralera. Irteera orduak Azpeitiko Burdinbidearen Museotik Lasaora honako hauek dira: 12:30ean eta 18:00etan.

Museoak bere instalazioetan Europako trenbide bildumarik hoberenak erakusten ditu, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenetan erabilitako uniformeen erakusketa bikaina eta mundu osoko tren arloko erloju bilduma hoberenetakoa dauzka.


“Mugikortasun elektrikoak 130 urte Euskadin” erakusketa
Historikoki, Euskadi mugikortasun elektrikoaren arloan liderra izan da penintsula osoan. Euskadin jarri zen abian estatuko lehen tranbia elektrikoa, 1896an, Bilbo eta Santurtzi artean, baita lehen tren elektrikoa ere, Ulia mendikoa, 1902an. Gaur egun ere, Euskotrenek gauzatzen du penintsulako tren elektrikoaren ibilbide luzeena, Amara eta Loiola geltokien artekoa, zeina duela 116 urte elektrifikatu baitzen, 1903an.

130 urteko ibilbidearen ondoren, interesgarria da atzera begiratzea eta Euskadiko mugikortasun elektrikoaren historia aberatsa aztertzea. Horretarako, Museoko kotxe-tokietan banatutako 16 panel jarriko dira ikusgai erakusketan, eta abentura teknologiko honen protagonista izan diren zenbait ibilgailu ere ikusi ahal izango dira. Bestetik, trakzio-azpizentralaren ondoko eraikinean, Urolako trenak 1925etik erabiltzen zituen trakzio-energia transformatzeko eta artezteko sistema konplexuak ikusteko aukera izango dute bisitariek.

Jendaurreko informazioa
·         Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
·         Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
·         Faxa: 943 15 07 46
·         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
·         Webgunea: www.euskotren.eus

locomotora