Burdinbidearen Euskal Museoak abuztuan 49 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu

Entradilla

Burdinbidearen Euskal Museoak abuztuan 49 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu 

Body

Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren abuztuan zehar 49 tren historiko zirkulazioan jarriko ditu: 15 lurrunezko trakziokoak eta 34 diesel.

Lurrunezko trenek larunbat, igande eta jaiegun guztietan zirkulatuko dute, honako irteera ordutegiarekin:
•    Larunbatak: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandeak eta jaiegunak: 12:30ean.

Horrez gain, ostegunean, abuztuaren 1ean, lanegunetako diesel trakziozko trenen 2019ko zerbitzua hasten da (asteartetik ostiralera). Zerbitzu hori abuztuan bakarrik eskaintzen da. Tren diesel horiek Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museotik 12:30ean eta 18:00etan zirkulatuko dute.

Lurrunezko 4 tren uztailaren 31 eta abuztuaren 4a bitartean  
Bihar, uztailaren 31ren, jaieguna, eta igandea, abuztuaren 4aren artean Burdinbidearen Euskal Museotik Lasaora lurrunezko 4 tren ibiliko dira. Irteera ordutegia honako hau izango da:
•    Asteazkena, uztailak 31: 12:30ean.
•    Larunbata, abuztuak 3: 12:30ean eta 18:00etan.
•    Igandea, abuztuak 4: 12:30ean.


Horrez gain, abuztuko lanegunetako diesel trakzioko zerbitzuaren hasierarekin, abuztuaren 1ean eta 2an trenek 12:30ean eta 18:00etan zirkulatuko dute.


Museoko instalazioen irekiera ordutegia honako hau da:
•    Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igandeak eta jaiegunak (astelehena izan ezik): 10:30etatik 14:00etara.

Museoak bere instalazioetan Europako trenbide bildumarik hoberenak erakusten ditu, mota guztietako ibilgailuekin: lurrun, diesel eta elektrikoak diren tren-makinak; automotoreak eta bagoi mota desberdinak. Horrez gain, Euskadiko makina-erreminta multzo osoenetakoa eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekanikoa izandakoaren bitartez, eta XIX. mendearen amaieratik trenetan erabilitako uniformeen erakusketa bikaina eta mundu osoko tren arloko erloju bilduma hoberenetakoa dauzka.


“Mugikortasun elektrikoak 130 urte Euskadin” erakusketa
Historikoki, Euskadi mugikortasun elektrikoaren arloan liderra izan da penintsula osoan. Euskadin jarri zen abian estatuko lehen tranbia elektrikoa, 1896an, Bilbo eta Santurtzi artean, baita lehen tren elektrikoa ere, Ulia mendikoa, 1902an. Gaur egun ere, Euskotrenek gauzatzen du penintsulako tren elektrikoaren ibilbide luzeena, Amara eta Loiola geltokien artekoa, zeina duela 116 urte elektrifikatu baitzen, 1903an.
130 urteko ibilbidearen ondoren, interesgarria da atzera begiratzea eta Euskadiko mugikortasun elektrikoaren historia aberatsa aztertzea. Horretarako, Museoko kotxe-tokietan banatutako 16 panel jarriko dira ikusgai erakusketan, eta abentura teknologiko honen protagonista izan diren zenbait ibilgailu ere ikusi ahal izango dira. Bestetik, trakzio-azpizentralaren ondoko eraikinean, Urolako trenak 1925etik erabiltzen zituen trakzio-energia transformatzeko eta artezteko sistema konplexuak ikusteko aukera izango dute bisitariek.

Jendaurreko informazioa
·         Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
·         Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
·         Faxa: 943 15 07 46
·         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
·         Webgunea: www.euskotren.eus