Body
Ostiralean, ekainaren 14an, eta larunbatean, ekainaren 15ean, Bilboko tranbian Gau Zuriaren ospakizuna dela eta gaueko zerbitzu berezia egongo da. Ohiko zerbitzuan ere aldaketak izango dira, Atxuri eta Pio Baroja arteko zirkulazioa 21:28tik aurrera kendu egingo delako.