Autobusak / Bizkaia: aldaketak autobus zerbitzuetan Leioako jaiak direla eta
Leioako jaiak direla eta, ekainaren 15, 20, 21, 22, 23 eta 24an Bizkaibuseko A3414 Bilbo-Getxo (Artxandako tuneletik) eta A3471/A3472 Getxo-Gurutzeta lineetako autobus ibilbidea aldatuko da.
Leioako Udalak zenbait kale moztuko ditu. Hori dela eta, aurretiaz aipatutako lineetako autobusen ibilbideek eragina izango dute honako egunetan eta orduetan:
· Larunbata, ekainak 15, 10:00etatik 20:00etara.
· Osteguna, ekainak 20, 18:00etatik hurrengo eguneko goizeko 7:00ak arte.
· Ostirala, ekainak 21, 19:00etatik hurrengo eguneko 8:00ak arte.
· Larunbata, ekainak 22, goizeko 7:00etatik hurrengo eguneko 7:00ak arte.
· Igandea, ekainak 23, 17:000etatik hurrengo eguneko 7:00ak arte..
· Astelehena, ekainak 24, 17:00etatik zerbitzua bukatu arte.
Adierazitako egunetan eta orduetan, Leioako herrian geldialdia bakarrik honako lekuetan egingo da: Kontserbatorioan eta Artazan. Beraz, Ondizeko eta Elexaldeko geralekuak burutu egingo dira.
Horrez gain, ostegunean, ekainaren 20an, 20:00ak eta 21:00ak bitartean, Luis Bilbao Líbano kalean ez da geldialdirik egingo. Horren ordez, Kontserbatorioan egingo da geldialdia.
Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.