Ostiraletan ordutegia luzatuko da

Entradilla

Trena: Euskotrenek 3. LInean udako ostiral gauetan zehar zerbitzua eskainiko du

Body

Gaurtik aurrera (ekainak 7) Euskotrenek 3. Linean ostiral gaueko zerbitzuaren ordutegia hedatu egingo du. Udako sasoiko ostiraletan Kukullaga/Etxebarri eta Matiko artean (noranzko bietan) gau osoan zehar trenak ibiliko dira 15 minutuko maiztasunarekin. 

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, konpainiaren www.euskotren.eus web gunean, @euskotrenEJGV twitter gunean eta Euskotreneko APPan.