Autobusak / Bizkaia

Entradilla

Autobusak / Bizkaia: ekainaren 7an aldaketak A3422 Areeta/Berango linean

Body

Txirrindularitza lasterketa dela eta, ostiralean, ekainaren 7an, Berangoko Moreaga eta Arana kaleetan trafikoaren zirkulazio noranzkoa aldatu egingo da, 15:00etatik 20:00etara. Hori dela eta, A3422 Areeta – Berango lineako Bizkaibuseko autobus zerbitzua aldatu beharko da.

Aipatutako ordutegian honako geralekuak kenduko dira: Arana eta Moreaga.

Berangon honako geralekuak egingo dira:

· Berangora doazen zirkulazioak: Moreaga kalean, 2 zenbakiaren parean.
· Zirkulazioak Areetara: Arana kalean, 5 zenbakiaren parean.

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.