Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Autobusak / Gipuzkoa: ekainaren 9an zerbitzu bereziak 'Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna' dela eta

Body

Euskotrenek datorren igandean, ekainaren 9an, Lurraldebuseko UK09 Zumaia-Donostia (N-634) linean autobusen zerbitzu berezia eskainiko du, Usurbilen (Aginaga) ospatuko den ‘Gipuzkoako Eskola Txikien Eguna’ dela eta.

Irteeren ordutegia honako hau izango da:

•    Zumaia-Aginaga: irteerak Zumaiatik ordu betez behin, 6:30ak eta 21:30ak bitartean. Horrez gain, beste 3 autobus irtengo dira Zarautzetik 9:25ean, 11:25ean eta 18:25ean.

•    Donostia-Aginaga: lehenengo autobusak Donostiatik (Geltokia) honako ordu hauetan irtengo dira: 8:00, 8:30, 9:00, 10:00, 10:30 eta 11:00. 11:00ak eta 17:00ak bitartean, irteerak ordu betez behin. Ondoren, irteerak honako orduetan: 17:30, 18:00, 19:00, 19:30, 20:00, 21:00, 22:00 eta 22:45. 

•    Aginaga-Zumaia: lehenengo irteerak 8:30ean (Zumaiaraino), 9:00etan (Zarautzeraino), 9:30ean (Zumaiaraino), 10:30ean (Zumaiaraino) eta 11:00etan (Zarautzeraino). 11:30ak eta 17:30ak bitartean, zirkulazioak ordu betez behin Zumaiaraino. 18:00etan beste autobus bat irtengo da eta bere ibilbidea Zarautzen bukatuko du. Azken zerbitzuak Zumaiaraino honako orduetan irtengo dira 18:30, 19:30, 20:00, 20:30, 21:30, 22:30 eta 23:15.

•    Aginaga-Donostia: lehenengo irteerak Aginagatik Donostiara honako orduetan 7:10, 8:10, 9:10, 9:50 eta 10:10. 10:10etik 16:10era, autobusak ordu betez behin. Ondoren, irteerak honako orduetan 16:50, 17:10, 18:10, 18:50, 19:10, 20:10, 21:10 eta 22:10. 


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean eta twitterreko @euskotrenEJGV gunean ere jaso dezakete informazioa.