Autobusak / Bizkaia

Entradilla

Autobusak / Bizkaia: ekainaren 2an aldaketak Usansoloko Ospitalerako autobus zerbitzuan

Body

Euskotrenek Estazio-Usansolo Ospitalea autobus-zerbitzuaren ibilbidea aldatuko du hurrengo igandean (ekainak2), 11:00etatik 13:00etara bitartean, “Usansoloko IV. Herri Lasterketa” dela eta.

Ordutegi horretan, Laminarrieta kalea itxita egongo da; beraz, Euskotrenek Estazioa-Usansolo Ospitalea autobus-zerbitzuaren ibilbidea aldatuko du. Horrela, zerbitzurik gabe geldituko dira Laminarrieta kaleko geltokiak, bi noranzkoetan.

Informazio gehiago lortu nahi duten erabiltzaileek euren eskura dute Euskotrenen telefonoa: 944 333 333. Konpainiaren webgunean ere informazioa lor dezakete www.euskotren.eus baita Twitterren ere: @euskotrenEJGV.