Bilboko tranbia

Entradilla

Bilboko tranbia : Euskotrenek harrapatze simulakro bat birsortu du

Body

Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Euskotrenek, gaur goizean Bilboko tranbian larrialdiko simulakro ekitaldia burutu du, Pio Baroja geralekuaren ondoan, pertsona bat harrapatuta eta balaztatze ondoren bost zaurituekin.

Simulakroa, Euskotreneko Autobabes Planaren barruan antolatuta, pertsona bat zapaldu ondoren hasi da, balaztatze handia eraginez eta horren ondorioa era askotako bost bidaiari zaurituak izan dira. Hortik aurrera harrapaketen aurrean dagoen jarduera protokoloa abian jarri da, 112ra deituz.

Kanpoko laguntza iritsi ondoren, harrapatutako oinezkoa, zauritutako bidaiaria eta tranbiako gidaria erreskatatzeko lanak hasi dira.

Jarduera honen helburuak era askotakoak izan dira. Alde batetik, Autobabes Plana ebaluatu erantzun gaitasunaren bidez, bai barnekoa bai kanpokoa, benetako larrialdi baten aurrean; eta beste alde batetik, jarduera planen eta protokoloen eragingarritasuna eta eraginkortasuna ziurtatu kanpoko laguntzen zerbitzuekin.

Simulatutako ariketa mota hauek hiritarrei segurtasun eta eragingarritasun baldintza hoberenetan bermatzeko beharrezkoak dira, tranbian ezbehar bat tamaina handiago bat lortzea eragozten baitu eta arrisku egoeretan aktibatzen diren gailuek osatzen duten agente desberdinekin larrialdiko sistemak eta koordinazio gaitasuna egiaztatu egiten dira.

Simulakro hau burutzeko honako parte-hartzea eta koordinazioa egon da: Eusko Jaurlaritzako larrialdien Zentroa (112), Bilboko Udaltzaingoa, Bilboko Suhiltzaileak, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritza eta Osakidetza. Horiek guztiek “triaje gunea” erabili dute ustezko zaurituei zaintzeko.
 

foto 1 simulacrofoto 2 simulacro

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

foto 3foto 4 simulacro

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

foto 5 simulacro