Autobusak / Bizkaia

Entradilla

Autobusak / Bizkaia: aldaketak Getxo - Cruces linean Lamiakoko jaiak direla eta

Body

Lamiakoko jaiak direla eta, maiatzaren 31n eta ekainaren 1ean eta 2an, Bizkaibuseko A3472 Getxo-Gurutzeta lineako autobusen ibilbidea aldatu egingo da.

Langileria kalea noranzko bietan trafikora moztuta geratuko da, ostiraleko, maiatzaren 31ko, 16:00etatik igandeko, ekainaren 2ko 23:55era arte. Aipatutako zatian, behin Leioako geltokiko geralekuak gaindituta, autobusak Felipe del Río kaletik ibiliko dira, Metroko geltokiaren ondoan seinaleztatuta dauden ordezko geralekuak eginda.

Informazio gehiago, Bizkaibuseko Bezeroen Arretarako Zerbitzuaren 94 612 55 55 telefono zenbakian.