Burdinbidearen Euskal Museoa

Entradilla

Maiatzaren 19an 'Museoen Nazioarteko Eguna' ospatuko da 

Body

Igande honetan, maiatzaren 19an, MUSEOEN NAZIOARTEKO EGUNA ospatuko dute Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoaren Azpeitiko (Gipuzkoa) egoitzan. Hori horrela, hainbat jarduera antolatu dituzte.

Mundu osoko museoen komunitateak Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko du maiatzaren 18an, UNESCOk babestuta. Aurten, Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak maiatzaren 19an (igandea) egingo du ospakizun nagusia, jendeari Azpeitiko instalazioetan programatutako jarduera berriez gozatzeko erraztasunak emate aldera. 

Besteak beste, jarduera hauek nabarmendu behar dira:

•    “Mugikortasun elektrikoak 130 urte Euskadin” erakusketaren inaugurazioa. Trakzio elektrikoa erabiltzeko Euskadiko eta Iberiar penintsulako lehen emakida, 1889an Bilbotik Santurtzirako tranbiari emandakoa, oroitarazten duen erakusketa.
•    Tren historikoen zirkulazioa; irteera Azpeitiko Museotik, 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan.
•    Erakustaldiak Grafton lurrun-garabiarekin, zeina 1920an eraiki baitzen Babcock&Wilcox-entzat (Galindo), eta tranbia elektriko batekin.

Maiatzaren 19an (igandea) museoa irekita egongo da 10:30etik 14:00etara.
Euskotrenek gogorarazten du maiatzaren 18an ere (larunbata) martxan egongo direla 2019 ekitaldiko ohiko zerbitzuan sartzen diren bi lurrun-trenak. Azpeitiko Museotik aterako dira 12:30ean eta 18:00etan.

Hau da Museoaren ordutegia:
•    Asteartetik ostiralera, lanegunetan: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.
•    Larunbatetan: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.
•    Igande eta jaiegunetan (astelehenak izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

“Mugikortasun elektrikoak 130 urte Euskadin” erakusketa
Historikoki, Euskadi mugikortasun elektrikoaren arloan liderra izan da penintsula osoan. Euskadin jarri zen abian estatuko lehen tranbia elektrikoa, 1896an, Bilbo eta Santurtzi artean, baita lehen tren elektrikoa ere, Ulia mendikoa, 1902an. Gaur egun ere, Euskotrenek gauzatzen du penintsulako tren elektrikoaren ibilbide luzeena, Amara eta Loiola geltokien artekoa, zeina duela 116 urte elektrifikatu baitzen, 1903an.

130 urteko ibilbidearen ondoren, interesgarria da atzera begiratzea eta Euskadiko mugikortasun elektrikoaren historia aberatsa aztertzea. Horretarako, Museoko kotxe-tokietan banatutako 16 panel jarriko dira ikusgai erakusketan, eta abentura teknologiko honen protagonista izan diren zenbait ibilgailu ere ikusi ahal izango dira. Bestetik, trakzio-azpizentralaren ondoko eraikinean, Urolako trenak 1925etik erabiltzen zituen trakzio-energia transformatzeko eta artezteko sistema konplexuak ikusteko aukera izango dute bisitariek.

 

foto de expoxsición

Jendaurreko informazioa
·         Burdinbidearen Euskal Museoaren Zuzendaritza: Julian Elorza kalea 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).
·         Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77
·         Faxa: 943 15 07 46
·         Helbide elektronikoa: museoa@euskotren.eus
·         Webgunea: www.euskotren.eus