Body
Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa den Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak, datorren Aste Santuan zehar, apirilaren 18tik aurrera (Ostegun Santua), 10 Lurrun Tren zirkulazioan jarriko ditu. Horrela, Burdinbidearen Euskal Museoko Tren Historikoen 2019ko Denboraldia hasiko du. Tren hauek Azpeitia eta Lasao arteko instalazioetatik zehar ibiliko dira.