Autobusak / Gipuzkoa

Entradilla

Aldaketak zerbitzuan Donostian Erdi Maratoia dela eta 

Body

Euskotrenek datorren igandean, apirilaren 7an, Lurraldebuseko UK09 eta UK11 autobus lineetako Zumaia-Donostia zerbitzua aldatuko du, Erdi Maratoia dela eta.

Donostiarako sarreretan, 6:30, 7:30, 8:30, 9:30, 10:30, 11:30 eta 12:30ean  Zumaiatik irtengo diren UK09 lineako autobusek Carlos I eta Bizkaia Pasealekua Federico Garcia Lorcarantz (Autobus geltokia) zirkulatuko dute. Bestalde, Zumaiatik 9:00etan eta 11:00etan irtengo diren UK11 lineako autobusak, behin Antso Jakituna geralekua eginda, Bizkaia Pasealekutik Federico Garcia Lorcara joango dira (Autobusetako geltokia). Hori dela eta, aipatutako zerbitzuetan honako zerbitzuak kendu egingo dira: UK09 linean, Errotaburu, Lorea, Unibertsitatea, Magisteritza, Zumalakarregi eta San Martín; eta UK11 linean, San Martín eta Askatasuna Etorbidea.

Irteerak Donostiatik UK09 lineako autobusetan, 8:00, 9:00, 10:00, 11:00, 12:00 eta 13:00ean Zumaiara joango direnak, Federico García Lorcatik burutuko dira Martuteneko biribilgunetik saihesbidera, eta hor ohiko ibilbidea hartuko dute. Horrez gain, 10:00etako eta 12:00etako UK11 lineako autobusen irteerak saihesbideraino aurretiaz aipatutako ibilbideagatik egingo dira eta hor ohiko ibilbidea hartuko da. UK09 linearen kasuan honako geralekuak kenduko dira Askatasuna Etorbidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea, Ibaeta eta Errotaburu. Eta UK11 linean, Askatasuna Etorbidea, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitatea eta Ibaeta.


Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 944 333 333 telefono zenbakia erabil dezakete. Konpainiaren www.euskotren.eus webgunean eta twitterreko @euskotrenEJGV gunean ere jaso dezakete informazioa.

js-tarifas