Bilboko tranbia: zerbitzu berezia eta mozketa partziala asteazkenean Athletic - Levante norgehiagoka dela eta
Asteazkenean, apirilaren 3an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Levante U.D. partidua dela eta. Mozketa partziala, 21:16tik 21:41era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Liga Santanderreko partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Atxuritik La Casillarako 10 minutuko zirkulazioez gain, Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi ere eskainiko ditu ondorengo orduetan: 18:31n, 19:01ean eta 19:11n.
Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 21:16tik 21:41era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.
Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean