Body
Igandean, martxoaren 31n, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Levante U.D. partidua dela eta. Mozketa partziala, 14:50etik 15:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Iberdrola Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.