Bilboko tranbia: martxoaren 31n zerbitzu berezia eta mozketa partziala Athletic - Levante norgehiagoka dela eta
Igandean, martxoaren 31n, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Levante U.D. partidua dela eta. Mozketa partziala, 14:50etik 15:10era burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Iberdrola Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko
Atxuritik La Casillarako 15 minutuko zirkulazioez gain, Euskotrenek Pio Barojatik Ospitalera irtengo diren zenbait zerbitzu berezi eskainiko ditu ondorengo orduetan: 11:58an, 12:13an, 12:28an eta 12:43an
Partiduaren irteera modu egokian egiteko, 14:50etik 15:10era bitartean, gutxi gorabehera, zerbitzuaren mozketa partziala burutuko da La Casilla eta Euskalduna artean. Behin mozketa bukatuta Atxurirako eta La Casillarako tranbiaren zirkulazio bereziak martxan jarriko dira.
Partiduaren ondoren San Mamesetik hurbil dauden geralekuetan pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea aholkatzen du. Geraleku horretatik tranbiaren zerbitzu bereziak irteten dira. Bilboko tranbiarako sarrera errazagoa eta azkarragoa izan dadin, Euskotrenek ordaintzerakoan Barik erabiltzailea gomendatzen du.
Informazio gehiago lortzeko asmoz, erabiltzaileek 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete, tranbiaren www.euskotren.eus web gunea kontsulta dezakete, edota twitterreko @euskotrenEJGV gunean eta Euskotrenen APP ofizialean