Zerbitzu berezia

Entradilla

Trena: zerbitzua indartuko da asteburuan Anoetan jokatuko diren futbol-partidak direla eta

Body

Euskotrenek Anoetan asteburuan jokatuko diren bi partiduetarako zerbitzu bereziak eskainiko ditu. Larunbatean, otsailaren 16an, Real Sociedad – Leganés Ligako partidurako eta igandean, otsailaren 17an, Erregina Kopako (Real Sociedad – Sevilla) finalaurrekorako zerbitzua indartu egingo da.

LARUNBATA, OTSAILAK 16 (REAL SOCIEDAD – LEGANÉS)

Larunbatean eskainiko diren zerbitzuko ezaugarriak honako hauek izango dira:

Partidua hasi baino lehen

Partidua hasi baino lehen zerbitzua ohiko trenekin beteko da:

•    Hendaia – ANOETA: 17:33
•    Irun – ANOETA: 17:52
•    Altza – ANOETA: 17:50, 18:05

•    Lasarte –  ANOETA: 18:00
•    Amara – ANOETA: 18:15, 18:22

Partidua bukatu eta gero

•    ANOETA – Hendaia: 20:18, 20:33, 20:37, 20:48
•    ANOETA – Altza: 20:25, 20:40, 20:55

•    ANOETA – Lasarte: 20:40, 21:07
•    ANOETA –  Zumaia: 20:45 (Amaran ez da tren aldaketa egin behar)

Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira. Zerbitzua indartuko duten trenek, geldialdia ohiko geltoki guztietan egiten dute.
 
IGANDEA, OTSAILAK 17 (REAL SOCIEDAD – SEVILLA)

Erregina Kopako finalaurrekoak direla eta, igandean eskainiko den zerbitzua honako hau izango da:

Partidua hasi baino lehen

•    Hendaia – ANOETA: 15:33
•    Irun – ANOETA: 15:48
•    Oiartzun – ANOETA: 15:43
•    Errenteria – ANOETA: 15:38
•    Altza – ANOETA:, 15:35, 16:05

•    Lasarte –  ANOETA: 16:00
•    Amara – ANOETA: 15:52
•    Zumaia – ANOETA: 15:00 (ohiko zerbitzua), 15:11 (tren berezia. Amaran ez da tren aldaketa egin behar).

Partidua bukatu eta gero

•    ANOETA – Hendaia:  18:18, 18:33, 18:38
•    ANOETA – Altza: 18:25, 18:43

•    ANOETA – Lasarte: 18:40, 19:07
•    ANOETA – Zumaia: 18:44 (Amaran ez da tren aldaketa egin behar)
•    

Gainerako trenak ohiko ordutegian ibiliko dira. Zerbitzua indartuko duten trenek, geldialdia ohiko geltoki guztietan egiten dute.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen honako telefono zenbaki honetara dei dezakete 944 333 333. Horrez gain informazioa jaso dezakete Euskotreneko langileak dauden geltokietan, APP ofizialean, konpainiaren web gunean www.euskotren.eus eta @euskotrenEJGV twitter gunean

 

 

Archivo adjunto

js-tarifas