Body
Datorren igandean, urtarrilaren 13an, Euskotrenek zerbitzu bereziak eskainiko ditu eta Bilboko tranbian mozketa partziala burutuko du Athletic Club – Sevilla F.C. partidua dela eta. Mozketa partziala, 18:00etatik 18:20ra burutuko da. Mozketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udal Emergentzia Planaren barruan dago, Ligako partidura joan nahi duen jendearen irteera modu egokian bermatzeko.