Trena / Tranbiak / Funikularra: abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean aldaketak zerbitzuan

Entradilla

Trena / Tranbiak / Funikularra: abenduaren 24an, 25ean eta 31n eta urtarrilaren 1ean aldaketak zerbitzuan

Body

Euskotrenek datozen abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean tren, tranbia eta funikular zerbitzuak aldatuko ditu, Gabon gaua, Eguberri, Gabon zahar eta Urte Berri egunen ospakizunengatik.

Eguberrietako egunetara ordutegia egokitzeko helburuarekin, abenduaren 24ko eta 31ko gauak, Euskotrenek linea guztietan tren zerbitzuen bukaera aurreratuko du. Era berean, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean goizez zerbitzuaren hasiera atzeratuko du eta eguerdian eten egingo du. Trenak 17:00etatik aurrera gutxi gorabehera normaltasunez ibiliko dira.

Zerbitzuaren aldaketa hauek honako lineei eragingo die:

•    Lasarte-Hendaia (Topoa)
•    Matiko-Amara (Linea Orokorra)
•    Bermeo-Atxuri (Urdaibai)
•    Lezama-Matiko (Txorierri) 
•    Larreinetako Funikularra
•    Bilboko eta Gasteizko Tranbiak

Halere, 3. Linean Gabon gaueko eta Gabon zaharreko afarietarako lau ordu gutxi gorabehera zerbitzua eten arren, ondoren berriro ere hasiko da gau osoan zehar zerbitzua eskaintzeko, 20 minutuz behin.

Informazio gehiagorako:

•    Euskotreneko geltokiak eta geralekuak
•    Euskotreneko telefonoa 944 333 333
•    Web orrialdea;  www.euskotren.eus
•    Twitter: @euskotrenEJGV
•    Euskotreneko APP ofiziala