Euskotrenek igandean, azaroaren 29an, zerbitzu berezia eskainiko du Real Sociedad – Sevilla partida dela eta
Tren berriak sartuko dira, Topoaren lurpeko pasantea eta haren hiru geltoki berriak irekitzearen ondorioaz aurreikusten den eskaeraren igoerari aurre erantzuteko.
Euskotrenek Topoaren zerbitzua indartuko du azaroaren 29an, igandean, Anoetan, 21:00etatik aurrera jokatuko den Real Sociedad – Sevilla FC futbol partidarako joan-etorriak errazteko.
Aurreko partidekin alderatuta indartuko den zerbitzu bereziaren helburua Topo berriaren zerbitzuan egindako hobekuntzen ondoren aurreikusten den eskariaren igoerari aurre egitea izango da. Lurpean dagoen pasantea irekitzeari eta Amarako zaku-hondoa kentzeari esker, kostatik datozen trenak (E1) zuzenean Anoetara iritsiko dira, garraio-aldaketarik egin beharrik gabe. Era berean, hilaren 21etik aurrera, Topoak bi geltoki berri ditu -Kontxa/Zentroa eta Bentaberri-, baita Amarako lurpeko geltokia ere, gainazalekoa ordeztu duena. Geltoki horiek Anoetako geltokiarekin lotuko dira minutu gutxian. Hori dela eta, itzulerako joan-etorriak errazteko, Euskotrenek tren berezi berriak eskainiko ditu Lasarte/Oria eta Zumaiarantz, eta Hendaiarako errefortzua ere mantenduko du.
Ohi bezala, partida baino bi ordu lehenago eta bi ordu geroago, Anoetako geltokiko bi atondoak irekita egongo dira, nasetarako sarbidea arintzeko. Nora joan behar duten kontuan hartuta, Topoaren erabiltzaileek jarraibide hauek bete beharko dituzte:
• Trena ekialderantz hartzeko, Hendaiarantz, nasetara sartuko da urriaren 8an inauguratutako atondo berritik, zeina partiden ondorengo irteeretan lurraldearen ekialderantz doazenentzat bakarrik erreserbatzen baita.
• Bidaia egiteko mendebalderantz, Lasarte-Oriarantz (eta gainerako tarteko geltokietara), atondo zaharreko sarrera nagusia erabiliko da. Sarrera hori, orain, eraberritze integralerako obretan dago, baina berariaz irekiko da Anoetako partidu eta ekitaldi handietarako.
• Bidaiariak, baldin badoaz Usurbil eta Zumaia tarterantz, atondo zaharretik ere sartu beharko dira, baina Gasca kiroldegiaren aldeko atetik.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Euskotrenen 944 333 333 telefonora-zenbakira deitu. Horrez gain, Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta webgune honetako ordutegien bilatzailean ere: www.euskotren.eus