Euskotrenek larunbatean, azaroaren 14an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du
• Bilboko tranbien zerbitzua ere indartuko du
Euskotren Sozietate Publikoak, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren barruan dagoenak, trenen zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean, azaroaren 14an, Euskal Selekzioa-Venezuela partida San Mamesen ospatuko den egunean, 20:00etatik aurrera.
Euskotrenen zerbitzu berezi honek larunbatetako tren zerbitzua osatuko du trenbidean eta metroan (Bilboko 3. linea), gaueko ohiko zerbitzua barne. Azaroaren 14tik 15erako gauean, Matiko/Bilbo – Traña – Eibar tarteko gaueko zerbitzua indartuko da, bi noranzkoetan.
Euskotrenek gogorarazten du Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiak Metro Bilbaoren 1. eta 2. lineekin lotura errazten duela.
BILBOKO TRANBIA
Duela gutxi jakinarazi zen bezala, Euskotrenek larunbatean, hilak 14, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Euskal Selekzioa-Venezuela partida dela eta. San Mameserako joan-etorria errazteko asmoz, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Atxuritik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, 18:40an irtenda.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zati batzuk moztuko dira La Casilla eta Euskalduna artean, bi noranzkoetan, 50 minutu inguruko iraupenarekin. Zerbitzuaren aldaketa hori Bilboko Udalak koordinatutako udaleko Larrialdi Planean sartuta dago.
San Mames inguruko geltokietan jendetzarik ez pilatzeko helburuarekin, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere.