Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo da, larunbatean, azaroaren 14an, ‘Veolia Vitoria Night Run' kirol-proba dela eta
Azaroaren 14an, larunbata, Vitoria-Gasteizko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo da, ‘Veolia Vitoria Night Run' kirol proba dela eta.
Angulema-Antso Jakituna tartean tranbiaren zirkulazioa moztuta egongo da 19:00etatik 21:30era, eta, ondorioz, Euskotrenek ohiko zerbitzua aldatu beharko du. Aldi horretan, tranbiak Salburuatik eta Unibertsitatetik Angulemara (eta buelta) eta Ibaiondo eta Abetxukutik Antso Jakitunera (eta buelta) baino ez dira joango.
Azaroaren 14ko gainerako tranbia-zerbitzua normaltasunez eskainiko da.
Informazio gehiago eskuratzeko, erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala eskura ditzakete.