Euskotrenek igandean, azaroaren 15ean, Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo du, ‘Bilboko Herri Krosa' dela eta

Entradilla

Euskotrenek igandean, azaroaren 15ean, Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo du, ‘Bilboko Herri Krosa' dela eta 

Body

Euskotrenek tranbiaren goizeko zerbitzua aldatuko du igandean, azaroak 15, Bilboko Herri Krosa dela eta. 

Lasterketari pasatzen uzteko, tranbiaren zirkulazioa etetea aurreikusita dago, honako tarte eta ordu hauetan:

• Arriaga – Pio Baroja: 10:45etik 11:50era.

• Ospitalea – La Casilla: 11:15etik 12:00etara.

Euskotrenek tranbian ibiliko diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere eskura dezakete.

js-tarifas