Euskotrenek igandean, azaroaren 8an, tren zerbitzua indartuko du Behobia – Donostia lasterketa dela eta
Euskotren Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoak tren zerbitzua indartuko du azaroaren 8an, Behobia-Donostia lasterketak sortzen dituen joan-etorri beharrei erantzuteko.
Zerbitzu berezi horren helburu nagusia parte-hartzaileak lasterketaren irteera-puntura eramatea izango da. Trenez Ficoba/Irun geltokiraino iritsi ahal izango da, eta handik anezka autobusak jarriko dira.
Trenbide-zerbitzu berezia linea hauetan emango da:
• E2 Lasarte Oria – Hendaia – Lasarte Oria.
• E1 Zumaia – Amara/Donostia – Zumaia.
Zerbitzuaren ezaugarri nagusiak honako hauek izango dira:
E2 Lasarte/Oria – Hendaia – Lasarte/Oria:
Amara/Donostia – Hendaia – Amara/Donostia tartean, 10 eta 15 minutu arteko maiztasuna eskainiko da, batez ere lasterketa hasi aurretik gertatuko den eskariaren igoerara egokitzeko.
Lasarte/Oriatik trenak 30 minuturo egongo dira.
E1 Zumaia – Amara/Donostia - Zumaia:
Goizeko zerbitzua indartuko da Zumaiatik bi trenekin (irteera 7:42an eta 8:42an), bidaiariak Ficoba/Iruneraino eramango dituztenak, Amaran ohiko tren aldaketa egin beharrik gabe. Arratsaldean trenak 30 minuturo ibiliko dira.
Euskotrenek azaroaren 8an trenez joango direnei Euskotrenen APP ofizialean eta www.euskotren.eus webgunean ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die. 944 333 333 zenbakian eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa.