Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak ordutegia aldatu du

Entradilla

Euskotreneko Burdinbidearen Euskal Museoak ordutegia aldatu du 

Body

Lurrunezko trenen zerbitzu erregularraren 2026ko denboraldia amaitu ondoren, bihar, asteartea, azaroaren 3an, Eusko Jaurlaritzako Sozietate Publikoa den Burdinbidearen Euskal Museoa irekitzeko ordutegia aldatuko da.

Ordutegi hori honako hau izango da:

• Asteartetik larunbatera: 10:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 18:30era.

• Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak Europako trenbide bildumarik onenetako bat jarri du ikusgai bere instalazioetan, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak, tranbiak eta hainbat motatako bagoiak.

Era berean, Euskadiko makina-erreminta multzo osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak ditu, baita munduko tren erlojuen bildumarik onenetakoak ere.

Jendearentzako informazioa

• Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julian Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

• Informazio telefonoa: 943 15 06 77

• Posta elektronikoa: museoa@euskotren.eus

• Webgunea: www.euskotren.eus

js-tarifas