Euskotrenek igandean, azaroaren 1ean, Bilboko tranbiaren eta metroaren 3. linearen zerbitzua indartuko du, Athletic – Real Sociedad partida dela eta
Igandean, azaroaren 1ean, Euskotrenek tranbiaren eta metroaren 3. linearen zerbitzua indartuko du Bilbon, Athletic Club – Real Sociedad futbol partida dela eta. Partida San Mamesen jokatuko da 21:00etatik aurrera.
BILBOKO TRANBIA
Bilboko tranbian, Euskotrenek ohiko zerbitzua indartuko du, Atxuritik La Casillarantz 19:51n irtenda. Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zati bat moztuko da La Casilla eta Euskalduna artean.
Partida hasi aurretik, 20:20an hasiko da mozketa, eta 21:00etan amaituko da. Partidaren ondoren, La Casillaren eta Euskaldunaren arteko etena 22:45etik 23:10era egingo da. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.
San Mames inguruko geltokietan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geltokira joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.
L3 METROA
Partida amaitu ondoren itzulerako joan-etorrietarako, igandeetako ohiko ordutegia luzatuko da L3 metroan (Matiko/Bilbo – Kukullaga/Etxebarri), eta Metro Bilbaok 1. eta 2. lineetan ezarritako zerbitzua osatuko da, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian dagoen loturari esker.
Erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.