Euskotrenek urriaren 25ean, igandean, Bilboko tranbiaren zerbitzua indartuko du Athletic – Getafe partida dela eta
Igandean, urriaren 25ean, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du 14:00etatik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club – Getafe CF partida dela eta.
San Mameserako joan-etorria errazteko helburuarekin, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 12:51n irtengo da.
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, La Casilla eta Euskalduna arteko zerbitzuaren mozketa partzialak egingo dira, bi noranzkoetan. Partidaren aurretik, mozketak 45 minutu inguruko iraupena izango du. Amaitu ondoren, mozketak gutxi gorabehera 30 minutu iraungo du. Zerbitzuaren aldaketa hau Bilboko Udalak koordinatutako udaleko Larrialdi Planean sartuta dago.
San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko.
Erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.