Euskotrenek datorren larunbatean bere zerbitzua indartuko du Zamudion Panorama Orkestrak eskainiko duen emanaldia dela eta
Euskotrenek datorren larunbatean, urriak 17, Elgoibar eta Lezama arteko tren zerbitzua indartuko du Panorama Orkestrak Zamudion eskainiko duen emanaldira joan-etorria errazteko. Emanaldia Bidekoetxe parkean izango da, 21:30etik aurrera.
Zerbitzuaren indartze hori duela gutxi, urriaren 17an, larunbaterako, iragarritako gaueko trenen zerbitzu bereziari gehitzen zaio, Durangoko Jaiak direla eta.
Gogoratu, bestalde, Zazpikaleak/Casco Viejo geltokiak Metro Bilbaoko 1 eta 2 lineetako zerbitzuekin lotura errazten duela.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.