Entradilla
Euskotrenek igandean, urriaren 11n, Bilboko tranbiaren zerbitzua partzialki etengo du ‘BILBOFEM ' dela eta
Body
Euskotrenek tranbiaren zerbitzua aldatuko du igandean, urriaren 11n, ‘BILBOFEM' dela eta.
Martxa zikloturistari pasatzen uzteko, aurreikusita dago zirkulazioa etetea Pio Baroja – La Casilla tartean, 12:10etik 14:10era.
Euskotrenek tranbian ibiliko diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek 944 333 333 telefono-zenbakia ere eskura dezakete.