Entradilla
Euskotrenek tren zerbitzu berezia eskainiko du ostiralean, urriaren 2an, Real Sociedad – Athletic partidarako
Body
Euskotrenek bere tren zerbitzua indartuko du ostiralean, urriaren 2an, 19:00etan Anoetan jokatuko den Real Sociedad – Athletic Club futbol partidarako joan-etorriak errazteko.
Partidatik itzultzeko, Euskotrenek tren bereziak jarriko ditu Pasaiara, Hendaiara, Lasarte-Oriara eta Zumaiara.
Informazio gehiagoren beharra duten erabiltzaileek eskura dute Euskotrenen 944 333 333 telefonoa. Euskotrenen langileak dauden geltokietan, APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere lor dezakete informazioa.