Euskotrenek Bilboko tranbia-zerbitzua indartuko du larunbatean (irailak 19), Athletic – Alavés partidua dela-eta
Larunbatean (irailak 19), Euskotrenek Bilboko tranbian zerbitzu berezia emango du San Mames futbol-zelaian 16:15ean jokatuko den Athletic Club - Deportivo Alavés partidua dela-eta.
San Mameserako joan-etorria errazte aldera, tranbiak ohiko ordutegian zirkulatuko du, eta Pio Barojatik ospitalerako errefortzu-zerbitzua izango du, 15:13an irtengo dena.
Partiduaren aurretik eta ostean, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren mozketa partzialak egingo dira La Casillaren eta Euskaldunaren artean, gutxi gorabehera 45 minutuz. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udal Larrialdi Planaren barruan daude.
San Mamesetik hurbil dauden geltokietan jende-pilaketak ekiditeko, Euskotrenek Euskaldunako geltokira joatea gomendatzen du itzulerako bidaiak tranbiaz egiteko. Horrez gain, gomendagarria da Barik txartela erabiltzea, treneratzeko prozedura errazteko ordainketa-sistema gisa.
Erabiltzaileek eskura dute 944 333 333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus webgunea eta Euskotrenen APP ofiziala.