Euskotrenek irailaren 11ko eta 12ko gauetan trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Bermeoko jaiak direla eta

Entradilla

Euskotrenek irailaren 11ko eta 12ko gauetan trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Bermeoko jaiak direla eta

Body

Bermeoko jaiak direla eta, Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 11n eta 12an, jaiez gozatzeko garraio publikoaren aukera errazteko helburuarekin.

Ostiral gauean (irailaren 11tik 12ra), 7 tren ibiliko dira noranzko bakoitzean Gernika – Bermeo tartean.

Bestalde, larunbat gauean (irailaren 12tik 13ra), 8 tren ibiliko dira noranzko bakoitzean Gernika – Bermeo tartean, eta 4 Amorebieta eta Bermeo arteko noranzkoan. Larunbateko zerbitzu berezi honek Bizkaiko larunbat gauetako ohiko tren-eskaintza osatuko du.

Euskotrenek trenez joan behar duten pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. 944 333 333 telefonoan eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa.

js-tarifas