Euskotrenek tranbiaren zerbitzua indartuko du Bilbon, irailaren 12an, larunbatean, Athletic – Elche partida dela eta

Entradilla

Euskotrenek tranbiaren zerbitzua indartuko du Bilbon, irailaren 12an, larunbatean, Athletic – Elche partida dela eta

Body

Larunbatean, irailak 12, Euskotrenek Bilboko tranbiaren zerbitzu berezia eskainiko du 18:30etatik aurrera San Mamesen jokatuko den Athletic Club – Elche CF partida dela eta.

San Mameserako joan-etorria errazteko, tranbia ohiko ordutegian ibiliko da, Pio Barojatik Ospitalerako errefortzu-zerbitzuarekin, eta 17:30ean irtengo da. 
 
Partidaren aurretik eta ondoren, San Mames inguruan segurtasuna bermatzeko, zerbitzuaren zatikako mozketak egingo dira La Casilla eta Euskalduna artean, 40 minutu ingurukoak. Mozketa horiek Bilboko Udalak koordinatutako Udaleko Larrialdi Planean sartuta daude.

San Mames inguruko geralekuetan jendetzarik ez pilatzeko, Euskotrenek Euskaldunako geralekura joatea gomendatzen du, itzulerako joan-etorriak tranbian egiteko. Gomendatzen da, halaber, Barik erabiltzea ordainketa sistema gisa, ontziratze prozedura errazteko. 

Erabiltzaileek 944 333 333 informazio-telefonoa, www.euskotren.eus web-orria eta Euskotrenen APP ofiziala dituzte eskura.

js-tarifas