Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua eskainiko du Zarauzko Euskal Jaiaren ospakizunean

Entradilla

Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua eskainiko du Zarauzko Euskal Jaiaren ospakizunean

Body

Euskotren Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailaren mendeko sozietate publikoak, gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du irailaren 9an, asteazkena, Zarauzko Euskal Jaia dela eta.

Joan-etorriak errazteko, irailaren 9tik 10erako gauean Zumaia eta Amara (Donostia) artean tren bereziak ibiliko dira, bi noranzkoetan.

Zerbitzu berezi honen helburua jaiaz gozatzeko garraio publikoko aukera erosoa eskaintzea da.

Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. 

Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.

js-tarifas