Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du abuztuaren 22an, larunbata, Zarauzko Aste Nagusia dela eta
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko sailaren mendeko sozietate publikoak, gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du abuztuaren 22an, larunbata, Zarauzko Aste Nagusia dela eta.
Joan-etorriak errazteko, abuztuaren 22tik 23rako gauean tren bereziak ibiliko dira Zumaia eta Amara artean (Donostia), bi noranzkoetan.
Zirkulazio berezi horiek larunbat gauetan zehar Euskotrenen ohiko zerbitzua osatuko dute.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiago nahi izanez gero, 944 333 333 telefono-zenbakia eta Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokiak daude eskuragarri.