Vitoria-Gasteizko tranbia zerbitzuak 244.800 joan-etorri baino gehiago eragin ditu aurtengo ‘Andre Maria Zuriaren' jaietan
Euskotrenek Vitoria-Gasteizen duen tranbia-zerbitzuak 244.816 joan-etorri eragin ditu aurtengo Andre Maria Zuriaren jaietan, abuztuaren 4tik 9ra bitartean, biak barne.
Gaueko zerbitzu bereziari dagokionez (00:00etatik 06:00etara), 32.382 joan-etorri eragin ditu.
Erabilera handieneko eguna abuztuaren 4a izan da, asteartea, 50.788 joan-etorrirekin. Halaber, eskari handieneko ordu-tartea, azken urteetan ohikoa izan den bezala, abuztuaren 4ko 16:00etatik 17:00etara bitartekoa izan da, 4.254 joan-etorrirekin, Zeledonen Jaitsieraren aurreko uneekin bat etorriz.
Joan den Andre Maria Zuriaren jaietan, abuztuaren 4tik 9ra, Euskotrenek Vitoria-Gasteizko tranbia-zerbitzua indartu zuen, eta zerbitzu bereziak eskaini zituen, bai egunez, bai gauez. Halaber, zerbitzua eten egin zen tarte eta ordutegi jakin batzuetan, jai-ekitaldiak zirela eta.
Gauero, abuztuaren 4tik 9ra, 30 minuturo gaueko zerbitzua eskaini da adar guztietan.