Euskotrenek trenen zerbitzu berezia eskainiko du Donostiako Aste Nagusia dela eta
Euskotrenek eguneko eta gaueko trenen zerbitzu berezi zabala eskainiko du, Donostiako Aste Nagusia dela eta, abuztuaren 8tik 15era bitartean.
Zehazki, trenbide-zerbitzua indartuko da, bi noranzkoetan, honako tarte hauetan:
• E1 Zumaia-Amara (Donostia).
• E2 Lasarte Oria-Amara (Donostia) -Hendaia.
Abuztuaren 8tik 15erako astean trenez joan behar duten pertsonei gomendatzen zaie ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.