Euskotrenek gaueko tren-zerbitzua eskainiko du uztailaren 31n Zarautzen ‘Los 40 Summer Live' kontzerturako
Euskotrenek gaueko tren-zerbitzua eskainiko du uztailaren 31tik abuztuko 2rako gauean, Zarautzen egingo den ‘Los 40 Summer Live 26’ kontzertuaren ondorioz sortuko diren joan-etorriak errazteko.
Zirkulazio bereziak E1 lineako Zumaia-Amara-Zumaia tartean egingo dira. Guztira sei tren berezi jarriko dira, hiru zirkulazio noranzko bakoitzean.
Euskotrenek trena hartuko dutenei gomendatzen die aldez aurretik ordutegiak begira ditzatela aplikazio ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio gehiago kontsultatu nahi izanez gero, erabiltzaileek honako hau egin dezakete: Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo edo 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.