Zerbitzu berezia

Entradilla

Euskotrenek gaueko trenen zerbitzua indartuko du uztailaren 25ean Errenteriako jaiak direla eta

Body

Euskotrenen tren zerbitzua indartu egingo da uztailaren 25eko gauean, Errenteriako jaietarako joan-etorriak errazteko. Larunbatetik iganderako gauean, zirkulazio bereziak eskainiko dira E2 Lasarte/Oria – Hendaia linean, bi noranzkoetan. Tren horiek ohiko gaueko zerbitzua osatuko dute.

Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko, APP ofizialean edo www.euskotren.eus webguneko bilatzailean.

Informazio gehiago behar izanez gero, erabiltzaileak Euskotreneko langileak dituzten geltokietara joan daitezke, eta 944 333 333 telefono-zenbakira deitu.
 

js-tarifas