Euskotrenek datorren larunbatean, ekainaren 27an, Topoaren gaueko trenen zerbitzua indartuko du

Entradilla

Euskotrenek datorren larunbatean, ekainaren 27an, Topoaren gaueko trenen zerbitzua indartuko du 

Body

Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko sailaren mendeko Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, ekainak 27, Topoaren gaueko trenen zerbitzua indartuko du  San Martzial (Irun) eta San Pedro (Lasarte Oria) jaiak ospatuko diren asteburuan. 

Garraio publikoko alternatiba bat eskaintzeko helburuarekin, larunbat gauetako zerbitzua bi noranzkoetan indartuko da, ohikoa E2 Lasarte Oria – Hendaia eta E5 Altza – Amara/Donostia lineetan. 

Euskotrenek trenez bidaiatuko duten pertsonei APP ofizialean zein www.euskotren.eus orrialdeko bilatzailean ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita 944 333 333 telefono zenbakian ere. 

js-tarifas