Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du Sondikako San Joan jaiak direla eta
Euskotrenek gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du, Sondikako San Joan Jaiak direla eta.
Ekainaren 19an, ostirala, irteera bereziak eskainiko dira Kukullaga/Etxebarri – SONDIKA – Lezama tartean (bi noranzkoetan).
Bestalde, ekainaren 20an, larunbata, ohiko gaueko zerbitzua mantenduko da Euskotrenen Bizkaiko eta Debabarreneko trenbideetan, Kukullaga/Etxebarri – SONDIKA – Lezama tartean ematen dena barne.
Gogoratu Zazpikaleak geltokiak Metro Bilbaoko 1 eta 2 lineetako zerbitzuekin lotura errazten duela.
Euskotrenek trenez joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.
Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.