Euskotrenek gaueko tren-zerbitzua areagotuko du datorren larunbatean, Irungo jaiak direla-eta
Euskotrenek, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Jasangarriaren sailaren mendeko sozietate publikoak, TOPOaren gaueko zerbitzua areagotuko du datorren larunbatean, ekainak 20, Irungo jaiek eragindako joan-etorria errazteko.
Gauean zehar 30 eta 60 minutuero izango dira trenak bi norabideetan.
Euskotrenek trenez mugituko diren pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean zein www.euskotren.eus webguneko bilatzailean. Informazio jaso dezakete, halaber, Euskotreneko langileak dituzten geltokietan eta 944 333 333 telefono-zenbakian.