Euskotrenek, ekainaren 19an eta 20an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Zetak taldeak Bilbon eskainiko duen kontzertua dela eta

Entradilla

Euskotrenek, ekainaren 19an eta 20an, trenen zerbitzu berezia eskainiko du Zetak taldeak Bilbon eskainiko duen kontzertua dela eta

Body

Euskotren Sozietate Publikoak, Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Departamentuaren barruan dagoenak, gaueko trenen zerbitzu berezia eskainiko du ekainaren 19tik 20ra eta 20tik 21era bitarteko gauetan, Zetak taldeak San Mames estadioan (Bilbo) emango dituen kontzertuetara bertaratzen diren pertsonei itzulerako joan-etorriak errazteko.

Zehazki, gaueko zerbitzu bereziak Zaldibarko eta Bermeoko norabideetara itzultzeko joan-etorriak erraztuko ditu. Gernika/Bermeo aldera doazen erabiltzaileen kasuan, Amorebieta Geltokian beste tren batera lekualdatu beharko dute, eta handik minutu batzuetara aterako da.

Euskotrenen zerbitzu berezi honek ostiral eta larunbatetan trenbidean eta metroan ematen den ohiko tren-zerbitzua osatuko du (Bilboko 3. linea).

Euskotrenek gogorarazten du Zazpikaleak geltokiak Metro Bilbaoren 1. eta 2. lineekin lotura errazten duela.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen telefono honetara dei dezakete: 944 333 333. Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietan ere jaso daiteke informazioa, baita APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere. 

js-tarifas