Euskotreneko gaueko tren bereziak eta aldaketak tranbia-zerbitzuan, ekainaren 12an Bilbon ospatuko den ‘Iberdrola Music Festival’ dela eta

Entradilla

Euskotreneko gaueko tren bereziak eta aldaketak tranbia-zerbitzuan, ekainaren 12an Bilbon ospatuko den ‘Iberdrola Music Festival’ dela eta  

Body

Euskotrenek gaueko tren zerbitzua eskainiko du ekainaren 12tik 13rako gauean, Bilbon ‘Iberdrola Music Festival' dela eta egiten diren itzulerako joan-etorriak errazteko. Tranbia zerbitzuan ere aldaketak egongo dira.

 

TRENA
Ostiraletako ohiko zerbitzua osatuko duten gaueko zirkulazio bereziak honako tarte hauetan egingo dira:

• Matiko/Bilbo – Zaldibar. Irteerak Matiko Bilbotik, 0:00etan, 0:15ean, 1:30ean eta 1:45ean. 

• Amorebieta Geltokia – Bermeo. Kasu horretan, erabiltzaileek Matiko/Bilbo – Zaldibar tarteko zirkulazioak izango dituzte, eta Amorebieta Geltokian beste tren batera joateko, Bermeorako noranzkoan jarraitzeko. Amorebieta Geltokitik ondorengo orduetan irtengo dira: 0:50ean eta 2:20an.

• Kukullaga/Etxebarri – Lezama. Kukullagatik eta Etxebarritik 23:53an eta 0:53an irtengo dira.

 

TRANBIA
Jaialdia dela eta, ekainaren 12an tranbiaren zirkulazioa eten egingo da Pio Baroja eta La Casilla geralekuen artean, 19:00etatik lanaldia amaitu arte. Ekainaren 11n ere eguneko azken zerbitzuetan aldaketak egon daitezke.

Euskotrenek trenez edo tranbiaz joango diren pertsonei ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. 

Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke edo 944 333 333 telefono zenbakira deitu.

js-tarifas