Zerbitzu gehigarria

Entradilla

Euskotrenek Bilboko metroaren 3. Linean ekaineko ostiraletan gau osoan zehar zerbitzua eskainiko du

Body

Euskotrenek ostiraletako gaueko zerbitzuaren ordutegia luzatuko du ekainean, Bilboko metroaren 3. linean. Ostiraletik larunbatera, trenak gau osoan Kukullaga/Etxebarri eta Matiko/Bilbo artean ibiliko dira, bi noranzkoetan, 15 minutuko maiztasunarekin. Ordutegi-luzapen hori ekainaren 5etik aurrera (ostirala) aplikatuko da.

Euskotrenek ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko gomendatzen die metroz joan behar dutenei, bai APP ofizialean, bai www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean.

Informazio gehiagorako, erabiltzaileak Euskotreneko langileek zerbitzatzen dituzten geltokietara joan daitezke eta 944 333 333 telefono zenbakira deitu.

js-tarifas