Ekainaren 6an, Vitoria-Gasteizko tranbia-zerbitzua partzialki etengo da, ‘vi half gasteiz’ kirol-proba dela eta

Entradilla

Ekainaren 6an, Vitoria-Gasteizko tranbia-zerbitzua partzialki etengo da, ‘vi half gasteiz’ kirol-proba dela eta

Body

Ekainaren 6an (larunbata), Vitoria-Gasteizko tranbia-zerbitzua partzialki etengo da arratsaldean, ‘vi half gasteiz’ kirol-proba dela eta.

Ez da tranbiarik ibiliko Angulema-Legebiltzarra tartean 14:30etik 18:30era bitartean, eta, ondorioz, Euskotrenek bere ohiko zerbitzua aldatu egin beharko du. Lau orduz, tranbiak Salburua eta Unibertsitatea geltokietatik Angulemara bakarrik joango dira (eta itzuli), eta Ibaiondo eta Abetxuko geltokietatik Legebiltzarrera (eta itzuli).

Ekainaren 6ko gainerako tranbia-zerbitzuak normal emango dira.

Informazio gehiago nahi izanez gero, erabiltzaileek eskura dituzte Euskotrenen informazio-telefonoa (944 333 333), webgunea (www.euskotren.eus) eta APP ofiziala.

js-tarifas