Durangon HERRIAN ekitaldia egingo dela eta, Euskotrenek tren-zerbitzu berezia eskainiko du
Maiatzaren 30ean (larunbata), Euskotrenek eguneko eta gaueko trenen zerbitzu berezi bat eskainiko du; izan ere, HERRIAN ekitaldia egingo da Durangon, BILBAO BBK LIVE jaialdiaren 20. urteurrenaren harira.
Durangorako joan-etorriak errazteko asmoz, Euskotrenek maiatzaren 30eko (larunbata) eguneko eta gaueko zerbitzua indartuko du Matiko/Bilbao – Durango tartean, eta hala, osatu egingo du larunbatetan Bizkaian eta Debabarrenan ematen duen ohiko tren-zerbitzua.
Euskotrenek gogorarazten du Bilboko Zazpikaleak/Casco Viejo geltokian Bilboko Metroko 1. eta 2. lineak har daitezkeela.
Erabiltzaileek informazio gehiago lortu ahal izango dute Euskotrenen telefono-zenbakira deituta: 944 333 333. Bestela, Euskotreneko langileak dituzten geltokietan, APP ofizialean eta www.euskotren.eus webguneko ordutegien bilatzailean ere aurki dezakete informazio gehiago.